37 Hego dorreko kanpaiak
Bederatzietakoa
Neurriak: 1,21 m. diametroan eta 1,10 m. altueran.
Pisua: 436 Kg gutxi gora behera.
Izena: Harekin lehen joaldia egiten da, goizeko bederatzietan, kanonigoak eguneroko Laude otoitzera deitzeko, bederatzi t’erdietan egiten da eta.
Galdaketa urtea: 1609, Juan de Villanueva-k egina.
Cimbalilla
Neurriak: 0,50 m. diametroan eta 0,60 m. altueran.
Pisua: 72 Kg gutxi gora behera.
Izena: “Cimbalillo”, hau da, “kanpaitxo” haren neurri txikiagoengatik eta haren forma luzeagoarengatik.
Erabilera: Kanpai honekin beste kanpaien joaldia hasteko abisua ematen zen. Hau dela eta, haren soka dorreko kanpoaldetik zihoan kanpanjolearen etxeraino, non aldarea ikusten zen.
Galdaketa urtea: 1609, badirudi Juan de Villanueva-k egina.
Joana/ Juana
Neurriak: 1,30 m. diametroan eta 1,25 m. altueran.
Pisua: 833 Kg gutxi gora behera.
Izena: Kanpaian bertan latineraz grabatutako San Joan Bataialariari erregutzearengatik.
Galdaketa urtea: 1792, José Marcout-ek egina.
Zilarrezkoa/ De Plata
Neurriak: 0,80 m. diametroan eta 0,80 m. altueran.
Pisua: 319 Kg gutxi gora behera.
Izena: Seguraski haren jatorrizko kolore zurixkarengatik.
Erabilera: Haur txikiren bat hiltzen zenean erabiltzen zen “párvulo-en” kanpaiarekin batera.
Galdaketa urtea: 1792 José Marcout-ek egina.
Otoitzena/ Oraciones
Neurriak: 1,50 m. diametroan eta 1,30 m. altueran.
Pisua: 1.331 Kg gutxi gora behera.
Izena: haren eguneroko erabilerarengatik.
Erabilera: lan-egun, igande eta zenbait festen otoitzak jotzeko erabiltzen zen.
Galdaketa urtea: 1802, Bernardo de Mendoza-egina, pitzatu egin zen kanpai batetik egina.
Gabriela
Neurriak: 1,67 m. diametroan eta 1,35 m. altueran.
Pisua: 2697 kg gutxi gora behera.
Izena: San Gabriel Arkanjeluatik jasota, haren enkarnazioaren mezua latineraz guztiz grabatuta baitdago kanpaian bertan.
Erabilera: Pitzatuta dago gaur egun, seguraski XIX.mendetik XX.erako gaueko ospakizunean zenbait orduz jarraian erabili izanaren ondorioz.
Galdaketa urtea: 1519ko uztailak 18.
Haurtxoena/ De párvulos
Neurriak: 0,80 m. diametroan eta 0,75 m. altueran.
Pisua: 225 Kg gutxi gora behera.
Izena: haren erabilera partikularra dela eta.
Erabilera: Zilarrezkoarekin batera haur txiki bat hiltzerakoan.
Galdaketa urtea: 1792, José Marcout-ek egina.
Santa Bárbara
Neurriak: 0,51 m. diametroan eta 0,59 m. altueran.
Pisua: 77 Kg gutxi gora behera.
Izena: Latineraz kanpaian grabatutako santa Barbarari egindako erregutzea dela eta.
Erabilera: Ekaitzak zirenean. Tradizioaren esanetan, Santa Barbara ekaitzen aurrean santu babeslea da.
Galdaketa urtea: 1836.
Ursúa Irigoyen, I., Las campanas de la catedral de Pamplona, Pamplona, Capilla de Música, Catedral M. de Pamplona, 1984. https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=212173
http://campaners.com/php/campanar.php?numer=336