8 Presbiterioa
Santa Maria Sagrariokoa, baita Santa Maria Erreala edota Iruñeko Santa Maria izenez ezagututa, XII. mendeko taila erromanikoa da. Jesus haurra eta tronua barroko garaikoak dira, eta baldakinoa 1946. urtekoa, urte honetan koroatua izan zen eta.
Haurra eta tronua barroko garaikoak dira, eta 1946ko baldakinoa, kanonikoki koroatua izan zen urtekoa.
Koruaren aulkiteria 1541. urtekoa da, intxaurrondo, gereziondo eta ezpel egurrez egina eta Esteban Obraykoak sortuta. 104 aulkiz osatuta dago, nahiz eta Nafarroako Museoan zati bat aurkitzen den. Aulki bakoitzaren gainean santuen izendegia aurkitzen da.
Burdin hesia 1517. urtean landu zen eta “Espainiako burdin hesien erregina” esaten zaio. Bertan Ama Birjinarekin erlazionatutako hiru momentu irudikatzen dira: Jasokundea, Deikundea eta Jatorrizko Bekatua
- 8 PRESBITERIOA