Musika kapera
Iruñeko Katedraleko Musika Kapera Nafarroako musika erakunderik aintzinena da.
Orkestra propioa izanik XX. mendearen erdialderarte, ospakizun liturgikoen musika atalaz arduratu izan da 800 urtez baino gehiago.
Egun 35 kidez osatuta dago Katedraleko Musika Kapera, haiek guztiak seglarrak izanik Julián Ayesa (maisu organo-jotzaile) eta Aurelio Sagaseta (kapera maisua) izan ezik, biak katedraleko kanonigoak dira eta.
Urtero bataz besteko 50-60 emanaldi egiten dituzte, erdia Katedraleko gurtza eta beste erdia kontzertuak izanik.
Espainiako auditorium eta Katedral nagusietan abestu izan dute (Donostia, León, Burgos, Toledo, Santiago, Gerona, Alcalá de Henares, Granada, Córdoba-ko meskita, Sevilla…), baita atzerrikoetan ere (Roma, Bruselas, Luxemburgo, Estrasburgo, Londres, New York, París, Japón, Venecia, Bérgamo, Milán, Lucerna, Torun, Varsovia…), beti ere Espainiar eta Nafar musika eskeiniz programaren atal batean gutxienez.